"Abuztuan zehar ateratakoak dira irudiak. Hala ere, nahiko ohikoa da mota guztietako zaborra ontzietatik kanpo, espaloian, ikustea. Herritarron ardura da noski, hondakinak dagokion tokian uztea, baina hau betetzen ez dela ikusita, anbulatorio inguruari Garbigune itxura eman nahi al diogu?
Bestalde, udalak espaloi gainean kokatutako zortzi zaborrontziak erdi hutsak egoten direla kontuan izanda, beharrezkoa al da hainbeste edukiontzi izatea? Estetikoki eta higiene aldetik nahiko kalte egiten du, oinezkoentzat mugimendu handikoa den eremu batean, espaloi gainean zortzi zaborrontzi izateak.
Hauxe da Azkoitiko hirigintza eta ingurumena hobetzeko helburuarekin udal arduradunari luzatutako iradokizuna".