Usoen aurka, zer?

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2024ko mai. 17a, 09:30

L.S erabiltzaileak honako kexa hau plazaratu du, azken urteetan usoak herrian ugaritu egin direlako, eta horren aurrean neurriak hartzeko eskatuz.

"Ukaezina da azken urteetan ugaritu egin direla usoak gure herrian. Nazka ematen du terrazetan hainbeste uso hankapean edukitzea; batzuei beldurra ere bai. Sufritu egiten dugu usoak hankapean edukitzean, horiek dauden terrazetara joatea saihesteraino.

Balkoi eta leihoetara begiratzea besterik ez dago "arratoi hegalariak" uxatzeko ontzak eta zintzilikarioak ikusteko,  eta jende askoren esana da ez dituztela usoak inguruak nahi; baina inork ez du ezer egiten. Beste herri batzuetan, enpresak kontratatu dituzte hegazti horiek uxatzeko, baina hemen ez dute halakorik egin, eta herritarrok lasai ibili nahi dugu".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide