"Denetik aurki daiteke Bizkargi kalean, txukun jarrita: egurra, torlojuak, burdinezko xaflak... dendara joan beharrik gabe, doan jasotzeko prest. Hiruzpalau eguneko eskaintza izango da. Lotsarik ez du hor utzi dituenak, badakielako berak egin behar zuena beste norbaitek egingo duela. Noiz arte jasan behar ditugu herritarren halako jarrerak?".