"Azkoititik Azpeitira doan bidegorrian, Azkoitia aldean, zuhaitzak bidegorrira erortzen ari dira. Azkoitiko Udaltzaingoan bi aldiz egon naiz, eta adierazi didate jakinaren gainean daudela, baina halako kontuen ardura aldundiarena dela. Udaltzainek Ertzaintzara bidali naute, eta han egon banaiz ere, oraindik ez dute ezer egin. Zuhaitzen batek norbait harrapatu behar al du gune horretan zerbait egiteko?".