"Atzo iluntzean, gizatasunik gabeko gertaera baten lekuko izan nintzen. Ipintza auzoan zaborra botatzera nindoala, zaunka hotsak entzun nituen edukiontzi barruan, poltsa baten barrutik zetozen. Poltsa ireki, eta bederatzi txakurkume zeuden bertan. Jaioberriak ziren, eta inor jabetu ez balitz, bertan hilko ziratekeen. Ez dakit nor izan daitekeen halakorik egiteko gai, baina ez dago hitzik horretarako. Dagoeneko jarri dugu salaketa Ertzaintzan".