"Badira urte batzuk Floreaga auzoan Gabonetako argirik jartzen ez dutela, eta auzoko bizilagunak haserre gaude. Andre batek ipinitako Gabonetako zuhaitza daukagu, baina udalak ipinitako ezer ez. Beti bizi izan naiz Floreaga auzoan, eta ezer askorik ez bazen ere, lehen zeozer jartzen zuten".