Kejie ta desditxie: "Txerloia ingurua zaborrez beteta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

G.S. erabiltzailea kexu agertu da futbol partidak jokatzen diren egunetan jendeak "zabor pila bat" botatzen duelako San Juan inguruan.

"San Juanen futbol partida bat jokatzen duten bakoitzean, zabor mordoa pilatzen da han inguruan: latak, plastikoa... Ez da lehen aldia salatzen duguna, baina jendeak jarraitzen du zaborra botatzen. Planeta pikutara jaurtitzen ari gara, eta urrutira joan gabe, beharrezkoa da herria txukun izatea. Ea norbaitek zerbait egiten duen...".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide