Maxixatzenera kexa bidali du herritar batek Balda dorreko atarian asteburuetako gauetan lagatzen duten zikinkeria dela eta. "Botilak, edalontziak, plastikozko poltsak eta abar" uzten dituztela esan du, erredakziora bidali duen argazkian ondo ikus daitekeen moduan. "Azkoitiaren ondare historikoetako bat da Balda dorrea, eraikin aparta, eta berez horren leku polita eta lasaia dena asteburuero horrela ikustea oso tristea da", adierazi du. Maxixatzenen kexa argitaratuta, "gazteek kontzientzian eragitea" nahi luke herritar horrek.