"Eguraldi ona egiten duenean toki ederra da Aittola egun pasa eder bat egiteko, baina horrelako toki eder hauek zaintzen ez badira, azkar uzten diote eder izateari, beste zerbaitetan bihurtzeko. Pasa den astean Itzulia igaro zen Aittolatik. Jende ugari joan zen bertara txirrindulariak ikustera, eta, bide batez, bazkaltzera; eta goiko argazkian ikus daitekeen 'koadroa' utzi zuten batzuek".
"Bestalde, Aittolan bertan, aparkalekutik oso hurbil, horrelako beste 'koadro' bat ikusten da. Ez da berria, orain dela urtebete inguru salatu nuen hemen bertan, Maxixatzenen, baina badirudi inor ez dela egin txerrikeri honen erantzule".