Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Urtebete inguru zelaian utzita"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

J.B. erabiltzaileak atoiari ateratako argazkiak.

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Altamirako Baratze Parkearen inguruan atoi bat urtebetez utzita dagoelako. Erabiltzaileak udalari eskatu dio hura handik zabortegi batera eramateko edo jabeari kentzea agintzeko. Hona hemen erredakziora bidali duen mezua:

"Ia urtebete darama tramankulu zahar honek herriko Baratze Parkearen inguruan, Abaraxka aterpetxearen aldean. Udaleko langileak egon omen dira argazkiak ateratzen atoiari, baina tramankulua oraindik bere lekuan dago. Zeren zain dago udala atoia hortik kendu eta zabortegi batera eramateko edota dagokionari hori hortik kentzeko agintzeko?".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide