Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Saskibaloiko kanastak egoera kaskarrean"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko abe. 28a, 15:59

Xabier Munibe Ikastolako kanasta baten irudia.

M.B. Maxixatzenen erabiltzailea kexu agertu da Xabier Munibe Ikastolan kanastak apurtuta daudelako. "Lotsagarria da herriko azpiegiturak horrela edukitzea", azaldu du hark. Honako mezua bidali du erredakziora:

"Bada denbora bat Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolan saskibaloiko kanastak egoera kaskarrean daudela. Patioan saskibaloiko bi kantxa daude, baina bakoitzean kanasta bat falta da, eta beraz, ezin partidurik jokatu. Bestela ere nahiko arazo bada 11.617 biztanle dituen herri batean saskiratzeak egitea, eta ditugun kanasta gutxi horiek egoera onean ez baditugu, non jolastu behar dugu? Ez dakit nori tokatzen zaion mantenu lanetan aritzea, baina lotsagarria da herriko azpiegiturak horrela edukitzea".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide