Kejie ta desditxie: "Adierazpen askatasunaren aurkako ekintza"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko abe. 26a, 10:07

Oletan ere ez! taldearen pankarta baten irudia.

A. I. Maxixatzenen erabiltzailea kexu agertu da Oletan ere ez! taldearen hainbat pankarta "tiraka eta plastikoa hautsiz" kendu dituztelako. Honako mezua bidali du erredakziora.

Oletan ere ez! taldean inguruko mendietan eraiki nahi dizkiguten zentral eolikoen ondorioekin kezkatuta gauden herritarrak biltzen gara. Gure asmoa herritarrak gaiaren inguruan informatzea da, baina oztopoz beteriko bide bat topatu dugu. Ez dugu inoren sostengu ekonomikorik eta taldekideon denbora eta poltsikotik tira egin behar izaten dugu informazioa zabaltzeko.

Herrian zehar pankartak ipintzea izan da orain arte kontzientziaziorako erabili dugun bideetako bat. Beti eskatu dugu udalean horretarako baimena. Eta esandako data betetzean beti jaso izan ditugu mimo handiz gure pankartak, batetik baliabideak zentzuz erabili nahi ditugulako eta bestetik, gure dirua kostatzen zaigulako. Hala ere, baimendutako leku hauetatik lau pankarta desagertu zaizkigu jada, horietako hiru asteburu honetan bertan. Norbaitek herriko punta ezberdinetatik kendu ditu, tiraka eta plastikoak hautsiz. Nork kendu ditu? Eta zergatik? Adierazpen askatasunaren aurkakoren bat izan ote da? Ala zentral hauek eraikitzean interes berezia duen norbait agian?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide