"Ez da Maxixatzen ez polemika ez salaketa atari bat, baina laguntza bila nator. Egoera bidegabe honen aurrean, argi dut Ertzaintzan edo Udaltzaingoan jaso ezin dudan argi kutsua herriari esker jaso dezakedala.
Joan den asteburuan, azaroaren 4tik 6ra bitartean, Balda dorretxearen atzeko aparkalekuan utzi nuen autoa aparkatuta —inori zalantzarik ez sortzeko, marra artean—. Astelehenean, lanerako joateko autoa hartu nuenean, ikusi nuen autoaren aurreko eskuin gurpilak kolpe nabarmena zuela.
Ostiraletik igandera bitartean, Balda jauregiaren atzeko bi ibilgailu kolpatu dituzte, autoarekin ziurrenik —lurrean kristalak eta plastikozko pieza zatiak zeudelako—. Autoak kolpatu dituenak plastiko, kristal eta lotsagabetasun handi bat besterik ez ditu utzi han.
Eskertuko nuke bi ibilgailuak jo dituena gurekin harremanetan jarriko balitz. Gauza handia eskatzen ari naizela jakinda, harreman bide bat lortzeko edozein laguntza ere eskertuko nuke, baita gomendio xumeena ere".