"Atzo goizean hartutako irudiak dira, Leiztiko iturrira ura edatera joan ginenekoa, Munoaundi azpialdean, Kukuherri alderako noranzkoan. Pinudia botatzen ari direnek iturria lokatzarekin tapatu dute.
Zer da hau? Guztia libre al da? Zer pentsatzen du hori horrela utzi duenak? Arduradunei, berriz, eskaera hau: hara joan eta txikizioa egin duenari guztia lehenbailehen zuzentzeko eskatu. Aski da!"