Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: gaueko autobus zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko urr. 8a, 08:30

Gaueko autobus baten irudia.

A.B. erabiltzaileak kexa bidali du Maxixatzenen erredakziora, eta salatu du UK45G autobus linea Azkoitian ez dela gelditzen. "Hau onartezina da", dio erabiltzaileak.

"Aspalditik entzun izan dut Azpeititik Elgoibarrera doan larunbat gaueko autobus zerbitzua (UK45G) ez dela Azkoitian geratzen (01:55koa eta 03:55koa). Pertsona asko entzun izan dut kexan, eta oraingo honetan niri tokatu zait arazoa lehenengo pertsonan bizitzea. Hau onartezina iruditzen zait".

Honako lotura honetan ikus daiteke Zestoa eta Eibar lotzen dituen UK45G autobus zerbitzuaren ordutegia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide