2019ko maiatzean bukatu zituen udalak Jandonianiz plaza berritzeko lanak, baina ordutik denbora igaro dela eta plaza hondatu egin dela azaldu du herritarrak. "Pitzadura ugari daude zoruan, puskatutako baldosa batzuk ere bai, zoruan mantxa ugari ikus daitezke eta oso zikina dago. Hori gutxi ez balitz, lurra bustitzen denean, irrist egiteko arriskua areagotu egiten da".