Kejie ta desditxie: bolumen handiko hondakinak kalean botata

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko ira. 9a, 08:45

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da herritarrek altzariak edukiontzien ondoan botata uzten dituztelako. Bolumen handiko hondakinak biltzeko Emausi deitu behar zaiola gogorarazi du. Beste aukera, norberak Garbigunera eramatea da. Hona hemen kexa:

"Azken egun hauetan herriko toki desberdinetan ateratako argazkiak dira honako hauek. Badirudi azkoitiarrok oraindik ez dakigula, edo bai, edukiontzien erabilera zuzena zein den". 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide