Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Denbora gehiegi eman du erlauntzak etxean"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Erabiltzaileak erredakziora bidalitako irudia.

I.S. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da, joan den asteko ostiraletik asteartera bitartean liztor asiarrek egindako erlauntza izan duelako etxean, eta hura kentzen "denbora gehiegi" pasatu dutelako.

"Pasa den asteko ostiralean, liztor asiarrek egindako erlauntza handi bat zegoela konturatu ginen etxeko galdararen gainean. Azkoitiko Udaltzaingoan eta Udalean abisua pasatu genuen, eta asteartera arte ez zen inor etorri hura handik jasotzera.

Horren aurrean nire kexa azaldu nahi dut, denbora gehiegi pasatu baitzen etxean horrelako erlauntza genuela abisatu genuenetik hura jaso zuten arte".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide