"Aspalditik dut gogoa Ugarte kalean dagoen iturriari buruzko kexa sartzeko, baina gaur ikusi dudana onartezina iruditzen zait. Iturri hori jarri zutenetik pentsatu izan dut zeinentzat edo zertarako jarri ote zuten: pertsona helduok belauniko jarri behar dugu hango ura edateko, eta umeek ere makurtuta egiten dute; hori bai, zakurrek primeran edaten dute, iturria ederki miaztuz. Baina oraintxe ikusi dut gizonezko edadetu bat larri-larri, erortzear, ura edan ahal izateko sekulakoak egiten; egarrituta seguru, bestela, ez zitzaion okurritu ere egingo. Benetan lotsagarria da!".