"Azkenengo astetan arduratu nauen arazoaren berri emateko idazten dizuet. Badira hainbat urte Intsausti parkearen aldamenean dagoen zelaian lokatzezko bidezidorra irekitzen ari dela. Azkenengo asteetan nabarmen zabaldu da bidea, euria dela-eta jendea alboetan zapaltzen hasi baita.
Pena izango litzateke zelaia izorratzea, beraz, ongi legoke baldosaren batzuk jartzea. Horixe bera egin zen Ugarte igerilekura bidean, eta oso ongi gelditu zen".