Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Oinezkoentzako biderik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko mar. 4a, 08:42

Aingeru Guarda pareko errepidea. (Erredakzioa)

Azkaratera bidean bizi diren oinezkoek errepide bazterretik joan behar izaten dutela salatu du R.D.L. Maxixatzeneko erabiltzaileak. Oinezkoentzako bide bat egiteko eskatu die hark erakundeei. Honako idatzia bidali du Maxixatzenen erredakziora:

"Beste urte batez, Aingeru Guardako eguna izan zen martxoaren 1ean. Herritar ugari gerturatu zen herrigunetik kilometro batera dagoen ermitar. Hara heltzeko, hainbat eta hainbat ibilgailu pasatzen diren errepidearen bazterretik igaro behar izan zuten.

Tamalez, hori da Azkaratera bidean bizi garen auzokideok egunero pairatzen dugun errealitatea. Hainbat istripu izan ditugu auzokideok eta beldurrez igarotzen dugu herrirainoko bidea.

Iruditzen zaigu herriari irteera berria emango diola Olaso alderainoko oinezkoentzako bidea egiteak. Udalari bidali genion eskaera eta haiek eskumen hori duen Gipuzkoako Aldundiari. Azken horiek 'radar pedagogiko' bat jarri dute, baina horrek ez du gure arazoa konpondu. Badakigu, orain dela urte batzuk, errepide bazterrean espaloia egiteko  proiektua bazela. Proiektu hura berreskuratu, aztertu eta gauzatzea eskatu nahi dugu".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide