J. A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da, Azkoititik Urretxura dihoan bidegorrian, hamar tuneletan argirik ez dagoelako. Gainontzekoetan, "argi gutxi batzuk besterik ez" direla pizen nabarmendu du. "Argi horien arazoa duela hilabete edo urte askotatik datorrela esango nuke. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da, eta aspalditik dute arazo horren berri" adierazi du herritarrak. "Noiz arte?" galdetu du hark.