"Azkoititik Zumarragara dihoan bidegorriko tunelen argiztapena oso egoera txarrean dago aspalditik. Lanpara asko erreta, batzuk puskatuta eta argiak piztea agintzen duten sensoreek askotan ez dute bere lana behar bezala egiten.
Teknologia zaharkituta dago, kontsumo handia du, argi gutxi egiten du eta garestia da bere mantenua. LED sistemaren aurrekoa da. Horri mantenu falta gehitzen badiogu, segurtasun gutxiko eta arrisku handiko eremuak bihurtzen dira bidegorriko tunelak oinezkoentzat eta txirrindularientzat. Azken aldi honetan, gainera, istripu asko ari da izaten tuneletan.
Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio bidegorriaren ardura eta erantzunkizuna. Aldundiko langile bat aldian behin pasatzen da bertatik bidegorriaren egoera ikuskatzera; harekin hitz egin nuen, eta esan zidan txosten asko pasatu dituela egoeraren berri emanez.
Nahiz eta erantzunkizuna eta ardura Gipuzkoako Foru Aldundiarena izan, Azkoitiko eta Zumarragako udalena ere bada erantzunkizuna, beren lurretatik igarotzen baita bidegorria.
Beraz, bidegorriko tuneletan dagoen arazoari konponbide bat lehenbailehen eman diezaion eskatzen diot dagokionari, herritarren segurtasuna bermatu eta istripu gehiago egon ez dadin".