Herritar batek Maxixatzenera bidalitako argazkia da honako hau. Hark adierazi duenez, Floreaga auzoko igogailuaren lanak direla eta, Floreaga Ikastetxearen aurrea ere dotoretzen ari dira. Dena den, obra horietan ondo iruditu ez zaion zerbait gertatu dela salatu du: "Txukuntze lan horietan ikastetxeko baselizaren aurrealdea ere konpondu dute, eta ate aurrean ziren bi magnolia kendu ere bai. Derrigorrezkoa al zen bi zuhaitz horiek kentzea? Traba egiten al zuten? Horiek kendu gabe ezin al zen eremu hori txukundu?".