Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: 'Kukuherrira bidean zerrikeria'

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko api. 14a, 12:27

I.C. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Kukuherrirako bidean itxitura batek duen itxuraz eta "narraskeriaz". Honako mezua bidali du Maxixatzenera:

"Kukuherrira dihoan bidean, Tailenta baserri parean eta Institutuko aparkalekuaren inguruetan, bi pertsona dabiltza paletak-eta bestelako narraskeriekin hesiak egiten barruan ardiak egoteko. Denon begibistan dagoen gai bat da. Inguru dena narrasten ari dira, eta gehiagora dihoa. Duela pare bat aste udaletxeko Hirigintzako batekin hitz egin nuen, eta harrituta gelditu nintzen esan zidanean Txalon Errekakoaren berri bazuela, baina San Martingoaz ezer ez. Nire iritzia alde batera utziko dut. Esan zuen udaltzainak bidaliko zituela San Martingoa ikustera. Arazo honek berdin jarraitzen du, eta bi persona horiek hemen ibiltzen dira bereak egiten".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide