Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: zaborra mendian

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko ots. 28a, 18:50

A.G.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da menditik jendea bere zaborra jaso gabe joaten delako. Honako mezua bidali du Maxixatzenera:

"Orain, pandemia dela eta, geroz eta gende gehiago joaten da mendira edatera eta erretzera. Terrazan daudela pentsatzen al dute? Mendian ez dago garbitzailerik besteen zaborra jasotzeko.

Mesedez, bakoitzak jaso dezala berea. Zaindu gure mendiak!"

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide