Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Altzibar auzoaren egoeraz gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

M.A. Maxixatzeneko erabiltzaileak Altzibar auzoari lotutako bi kexa azaldu ditu. Honakoa idatzi hau bidali du Maxixatzenera:

"Aste honetan Maxixatzenen Altzibar auzoaren egoeraz argitaratutako kexari beste pare bat gehitu nahiko nizkioke. Urtebete baino gehiago da Altzibarrerako bidean zuhaitz bat erori zela errepidera eta oinezkoen pasabidera. Ordutik behin-behineko eran dago konponduta oinezkoen pasabideko barandila. Urtebete baino gehiago daramatza modu probisionalean.
 
Bestetik, esan zubi berria igaro eta Altzibarrera pasatzeko espaloiaren egoera negargarria dela. Oso irregularra da eta euria egiten duenean putzu handiak egiten dira. Azken kexa hau udaletxera helarazi genuen, baina ez dugu inongo erantzunik jaso".
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide