Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Auzo lotsa"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da berriz ere herritarrek hondakin astunak ostegunean kalera ateratzen dituztelako. Honako mezu hau idatzi du:

"Berriz ere lehengo kontu zaharrekin nator kexa honetan. Abenduaren 11an idatzitako kexarekin zerikusi zuzena du oraingo honek ere. Astebete pasatu eta gero, gauzak lehen bezala daude Errebalean; hondakin astunak herriko espaloietan uzten jarraitzen dute herritarrek. Argazkiak atzo arratsaldekoak dira. Auzo lotsa!"

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide