"Bi urte ditut eta oso triste nago azken hilabetean ezin izan dudalako gure auzoko zabuan ibili. Norbaitek zabuak ni ez heltzeko moduan lotu ditu. Burura galderaren bat edo beste etortzen zait: nork jarri ditu zabuak horrela? Noren ardura da lehen zegoen bezala uztea? Badakit Olentzerok behintzat lehen bezala jolasteko moduan utziko dizkidala eta eskutitzean idatziko diot".