Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: zaborra kalean botata

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da herriko hainbat txokotan jaso gabe agertu den hondakinengatik. Honako hau adierazi dio Maxixatzeni:

"Goizean kalera atera naiz, eta bidean zehar hiru lekutan ikusi ditut bolumen handiko hondakinak zabor edukiontzien alboan botata. Irudian ikusten diren hondakinak Bizkargi Kalean, Santa Klarako errebalean eta Iriarte Margolaria kalean ateratakoak dira. Egun ez dira hondakin mota horiek horrela utzi behar, orain Garbigunera eraman behar dira edo Emausi deitu behar zaio jasotzera etor daitezen. Badirudi herritarrek oraindik ez dakitela funtzionamendua zein den, eta udalari kontzientziazio kanpaina bat egiteko eskatu nahi nioke".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide