Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Merixue(k) Erdaraldian"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko abe. 3a, 13:24

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea kexu agertu da merixuen zerbitzuarekin. Azaldu dute ez daudela "batere gustura" duten hizkuntza portaerarekin, eta honako mezu hau bidali dute erredakziora.

"Aspaldikoa da Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko kideok merixuen hizkuntza portaerarekin dugun kezka. Euskara mahaiko bileretan, non udaleko ordezkariek ere parte hartzen duten, behin baino gehiagotan mahaigaineratu duguna. Azaldu digute merixuen kontratazio edo promozio prozedura nola den, baina azalpenek ez dute gure ezinegona baretzen.

Azken adibidea atzo, abenduak 2, 17:00ak inguruan Maxixatzeneko kide bati gertatutakoa. Bikoteak udaltzainen telefonora deitu eta gazteleraz ari zela entzun nuen. Gazteleraz zergatik egin zuen galdetu eta merixuek horrela hitz egin ziola erantzun zidan. Bost minutura neuk hots egin nion, eta erdaraz erantzun zidan niri ere. Galdetu nion zergatik egiten duen erdaraz, eta "jende gehiagok ulertzen duelako" erantzun zidan. Azkoitiko Udalak lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa daukala esan nion, eta "zu nor zara" galdetu zidan. Nire izen abizenak eta Maxixatzeneko kidea naizela erantzun nion. Berak ez zidan bere izenik eman.

Penagarria da horrelako jarrera, bereziki zerbitzu publiko batean. Euskaraldian batzuk ez dute bere erdaraldia eteten".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide