"Gaur goizeko paseoan, San Juan futbol zelai inguruan hartutako irudiak dira honako hauek. Panorama liluragarri horren aurrean, hainbat galdera sortu zaizkit:
- Noren ardura da horrelako portaerak ikusi behar izatea, gurasoena, hezitzaileena, agintariena edo gu guztiona?
- Zertarako balio dute tokiko Agenda 21 eta antzerako ekimenek?
- Zeinen ardura da leku hori txukun edukitzea, udalarena edo Anaitasunarena?
- Legez kanpoko jokaerak zigortzen badira, horrelakoak zergatik ez?
Badirudi ez garela ezer ikasten ari. Ea saiatzen garen denon artean Azkoitia garbi bat edukitzen, denon onerako izango baita".