"Inguruko establezimendu batek bere autoa aparkatzeko aparkalekua beti prest izaten du Bizkargi kalean. Bien bitartean, auzotarrok herriari bueltaka ibili behar izaten dugu autoa non edo non aparkatzeko. Autoak aparkalekua uzten duenean hiru konorekin ixten du establezimenduko arduradunak aparkalekua, eta etortzen denean, noski, aparkamentua beretzat izaten du. Guk ere ordaintzen ditugu zergak".