"Egun on! Gaur goizean zazpi frontoietara joan gara frontenisean ibiltzeko asmoz. Pilotalekua hutsik zegoenez, gure gauzak utzi ditugu eta jolasean hasi gara. Euria gelditu egin denez, kanpoko frontoi batera joan gara, eta euria hasi duelako berriz aurreko frontoira itzuli garenean, ume batzuk bizikletan eta patinetan ari zirela konturatu gara. Pilotalekuak askotan okupatuta egoten dira eta ez zaigu justua iruditzen frontenisean ibili nahi eta frontoia okupatuta egotea ume batzuk bizikletan eta patinetan zebiltzalako. Frontenisean, pilotan edota paletan ibiltzeak lehentasuna eduki beharko luke."