"Berea ez zen berokia hartu duen horri:
Ostiral eguerdian nire alabari Ibaiondo kaleko Laukobankotako banku batean bere berokia ahaztu zitzaion. Ordu-erdira itzuli ginenerako, ez zegoen utzitako lekuan.
Agian gustatu egin zitzaizun, pentsatu nahi dut zure seme-alabaren batek benetan behar duelako hartu duzula. Baina poltsikoan zeukan hortzetako aparatua, horri bai ez diozula probetxurik aterako.
Mesedez, eraman Udaltzaingora kaxatxoa, eta berokia hartu lasai zeuentzat".