Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zertarako dugu Garbigunea?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko mai. 31a, 09:55

I.J. erabiltzaileak Maxixatzeni bidalitako kexa da honakoa. Hark adierazi duenez, San Jose egoitza alboko edukiontzian norbaitek "jostailu zaborra" utzi zuen. Hona hemen bere kexa:

"Zertarako dugu Garbigunea?

Hainbat egunetan San Jose egoitzako edukiontzien inguruan arduragabe batek ederki hustu zuen etxea. Agian egoiliarrak jostailu zabor hauen beharrean zebiltzala pentsatu zuen.

Herriko  auzoetako eta kaleetako edukiontzien ondoan maiz ikusten dira halakoak.

Mesedez, txukun manten ditzagun bazterrak!"

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide