Bizikletak garbitzeko gunea noizko? Udalak bere hauteskunde kanpainan promes egin zuen, baina badira jada hilabeteak honen inguruan ez berririk ez azalpenik ematen ez dela. Azkoitiak bizikletak garbitzeko toki bat behar du berehala, eta ez dut uste hainbesteko planifikazioa edo lana denik hori aurrera eramatea. Inplikazioa edo hitza betetzea besterik ez da gutun edo kexa honen helburua. Martxan jarri eta suertatuz gero, hilabeteren bueltan horrelako garbigune bat herrian izatea posible izango litzateke.