"Hemen naiz kexu berdin mahai gainean jartzera. Iritsi da asteburua eta lehenaz gain Baztarrikalden edozer egiten jarraitzen du jendeak. Auzokideok, lekurik gabe Jausoron eta Txalon Errekan aparkatu behar izaten ditugu autoak, legez aparkatu nahi bada behinik behin.
Udaltzaingoak kasu askorik ez, eta oraingoan esperantza gutxi isunak jartzeko, jostailu berria kargatzen lan gehiegi izango dute eta. Hona hemen egunero egunero Baztarrikaldeko espaloietan izaten den irudia; eta hemen ez da ezer gertatzen. Aski da! Espaloiak oinezkoentzat dira ta ez autoak aparkatzeko".