Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Guardia kaleko beira edukiontzia

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

K. B eta M. E. Maxixatzeneko erabiltzaileek gutuna idatzi diote Maxixatzeni, Guardia kaleko beira edukiontzia azkeneko egunetan ustu gabe dagoela adierazteko. 

"Guardia kaleko beiraren edukiontzia egunetan gainezka eta ustu gabe dago. Hori dela eta, inguru guztia botilaz eta kristalezko potoz gainezka dago. Gainera, garbi ikusten da irudietan; material horien bereizketa ondo egin gabe dago. Potoak, tapa eta guzti daude, eta plastikozko zorroak ere ageri dira. Gutxienez joan den asteazkenetik edukiontzia ustu gabe dago. Non daude arduradunak? Penagarria da".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide