Panpano zuhaitzen adarrak hautsita daudela salatzeko, honako hau idatzi du I. J. A. Maxixatzeneko erabiltzaileak, argazkia bidaltzearekin batera:
«Gaztaneneko parke estali aurrean jarri berri gaituzten bi panpano gazte gara. Ondoan ditugun senideen adina harrapatu nahi genuke, baina indar probatzaile batzuk, hori ukatzen digute. Zer egin diegu? Natura zaintzea nola ulertzen dute? Gure ezintasuna azaldu dizuegu, ba al du irtenbiderik?»