«Batxilergoko ikasleak gara eta gure adinean ohikoa den bezala, ia ostegunero irteten gara pintxo-potera. Garbi izaten dugu beti edan nahi duguna, baina jatekoarekin izaten ditugu arazoak. Guk, beste askok bezala, ez dugu animaliarik jaten eta ez dugu aukerarik izaten pintxoa aukeratzeko, ohikoak izaten direlako arrain pastela edota haragia duten pintxoak.
Arazoa konpontzeko, eskaera bat egin nahiko genuke animaliarik jaten ez dugun pertsonen izenean: aintzat hartzea batzuk ezin dugula horrelako pintxorik jan. Gehiegi ez bada, gu bezalakoentzat edota zerbait desberdina probatu nahi dutenentzat barazkidun hirugarren pintxo bat eskaintzea nahiko genuke. Azkenean, nork ez du gustuko tortilla edo berenjena pintxo bat?»