«Iruditzen zait badela garaia Azkoitiko Udalak zerbait egiteko edo neurriak hartzeko Santa Klara kaleko gune horretan. Lotsagarria da heldu bat bi umerekin espaloitik errepidera irten beharra, autoak bertatik pasatzen diren bitartean. Mesedez, hartu iniziatiba eta konponbide bat eman zerbait gertatu aurretik».