Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zebra bide arriskutsua Jausoron"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2018ko urt. 15a, 12:43

Kejie ta desditxie atalerako herritar batek honako kexa hau bidali dio Maxixatzeni:

Anbulatorio aurreko ibai ondoko aparkalekuetatik Burdinoleta pareko parkingera ez dago bide zuzenik. 10 bat metroko tarte bat dago, barandarekin. Pare horretan, zehazki, zebra bidea dago, eta oso arriskutsu dago. Nik behin baino gehiagotan ezustekoa hartu dut, bai oinez, bai kotxez, eta beti motel joanda, gainera. Baina, noski, besteek zer egingo duten ez dakizu, eta ez dago zure esku.

Beraz, ondo egongo litzateke gune horretan espaloia jartzea; alde batetik, segurtasunagatik eta, bestetik, ibai alboko bidean aparkatzen dutenek atzerago dagoen zebra bideraino joan behar izaten dutelako errepidea oinez ez gurutzatzeko. Bestela, beste aukera bat litzateke erdiko isletan ispilu bat jartzea, oinezkoek eta gidariek norbait ba al datorren ikus dezaten.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide