Urola Erdiak talentuaren sustapenerako estrategia berria abiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2025eko abenduaren 17a

Mekanizatuko langile bat.

2025-2030 ibilbide-orria adostu da eskualdeko enpresa eta erakundeen arteko lankidetza publiko pribatuari esker, talentua erakartzeko eta fidelizatzeko.

Urola Erdiak beste urrats estrategiko bat egin du eskualdearen talentuaren garapen eta erakarpen politiketan, Iraurgi Berritzenek gidatutako Urola Erdian Talentua Erakarri proiektuaren bidez. Egitasmo hori eskualdeko eragileekin elkarlanean adostutako Urola Erdiko Plan Estrategikoaren (UE 22–27) lehentasunetan kokatuta dago, eta helburua da eskualdearen lehiakortasuna, erakargarritasuna eta etorkizuneko gaitasuna sendotzea.

Talentuaren kudeaketaren erronkari erantzunez, 33 enpresa industrialekin Enplegu Industrialaren Diagnostikoa egin zuen duela urtebete Iraurgi Berritzenek. Azterketa horren arabera, epe ertainean eta luzean 360 profesional inguru beharko dira profil eta kualifikazio-maila desberdinetan. Urola Erdian industriak datozen urteetan beharko dituen profilak lotura honetan dituzue eskuragarri. Lotura horretan, profil edota lan aukerak kontsultatzeaz gainera, zure CVa uzteko aukera ere izango duzu iraurgiberritzen.eus/talentua webgunean.

IB Sarearen barruan, aztarnategiaren ondorioak abiapuntutzat hartuta, 2025-2030 Talentua Erakarri Ibilbide-orria adostu da, enpresen eta udalen artean. Ibilbide-orri horrek hiru ardatz ditu oinarri:

  1. Pertsonak. Talentu kualifikatua erakartzea eta laguntzea.
  2. Enpresa eta prestakuntza. Enpresen eta prestakuntza zentroen arteko sinergiak indartzea.
  3. Erakundeak. Urola Erdian talentua garatzeko lurralde erakargarri gisa kokatzea.

Datozen urteotan, ekintza ildo eta ekimen zehatzak garatuko dira eragile gehiagorekin lankidetzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide