Eman daiteke izena berrikuntzekin datorren Hazilan + programaren aldi berrian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2025ko api. 22a, 10:15

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, maiatzaren bigarren hamabostaldian jarriko da martxan langabezian dauden eta ikasketa ertain edo goi mailakok dituzten pertsonei zuzendutako egitasmoa. Aurten, parte hartzaileek eguneko bederatzi euroko beka jaso dezakete.

Dagoeneko eman daiteke izena Hazilan + programaren aldi berrian. Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, maiatzaren bigarren hamabostaldian jarriko da martxan langabezian dauden eta ikasketa ertain edo goi mailakok dituzten pertsonei zuzendutako egitasmoa. Aurten, berrikuntza nagusi gisa, parte hartzaileek eguneko bederatzi euroko beka jaso dezakete, saioetan parte hartzearen truke.

Hiru ataletan egituratutako programa da Hazilan +:

  • Aktibatu: coaching teknikaren bidez, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
  • Prestakuntza transbersala: marka pertsonala eta beste gaitasun osagarriak landuko dira, profil profesionala sendotzeko.
  • Kokatu: bi eta bederatzi hilabete bitarteko praktikak eskualdeko enpresa batean.

Hazilan programaren helburuak enpleagarritasuna hobetzea eta lan merkatuan sartzeko bidea erraztea dira.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 87 35 89 telefonora deituta (Sandra).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide