Iraurgi Berritzen, Enplegu arloaren bidez, Urola Erdian langabezia murrizteko eta enplegua sustatzeko ekintzak garatzen ari da eskualdeko eragileekin lankidetzan. Horien artean, zaurgarritasun egoeran dauden langabetuei zuzendutako Urola Erdian ElkarEkin Eraginez IV proiektua nabarmentzen da; gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eskaintzea da proiektuaren helburua, eskualdeko zerbitzuak integratuz.
Horretarako, oraingoan ikastaro jarriko dira martxan, eta horietan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da gaztelania menderatzea.
Hauek dira otsailean hasiko diren bi ikastaroak:
- Fabrikazio Mekanikoko eragiketa osagarriak Z.P. 1 (400 ordu + praktikaldia)
- Iraupena: Otsailak 3 - Ekainak 13.
- Ordutegia 14:30 - 19:30.
- Plazak: Hamabost.
- Izena emateko: 688 758 494 (Maite).
- Oinarrizko Sukaldaritza modulua (elikagaiak manipulatzeko ziurtagiria barne. 100 ordu + 20 ordu euskara lantzeko).
- Iraupena: Otsailak 10 - Apirilak 8.
- Ordutegia: 09:15 - 12:15.
- Plazak: 15.
- Lekua: Azkoitia (Elkargunea).
- Izena emateko: 688 873 589 (Sandra).