Iraurgi Berritzenek komunikazio eta marketin teknikaria hautatzeko prozesua jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko aza. 26a, 07:34

Sei hilabeterako lanaldi osoko kontratua eskainiko du Iraurgi Berritzenek. Abenduaren erdi aldean egingo dute kontratazioa. Lanposturako izena emateko epea abenduak 4ra arte egongo da zabalik.

Iraurgi Berritzenek komunikazio eta marketin teknikaria beher ditu sei hilabeterako. Lanaldi osoko kontratua eskainiko da, eta abenduaren erdi aldean egingo da kontratazioa.

Lanposturako bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da gradu ikasketak bukatuta izatea: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Kazetaritza edo antzekoak. Kontratatutako pertsonak 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko du; Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), edo titulu edo ziurtagiri baliokideak, bestela.

Honako hauek baloratuko dira langilea hautatzerakoan: gutxienez sei hilabeteko esperientzia izatea antzeko lanetan, esperientzia espezifikoa sektore publikoan, beste master batzuk eta lotutako prestakuntza osagarria.

Eskaintza Iraurgi Berritzen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailearen bidez kudeatuko da. Lanposturako izena emateko epea abenduak 4ra arte egongo da zabalik, eta honako bi bide hauetatik egin ahal izango da: curriculuma info@urolanprest.eus helbidera bidalita edo Lanbideko webgunearen bidez.

Honako lotura honetan eskura daitek lan eskaintza honen inguruko informazio gehigarria. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide