Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean jarriko dute martxan Hazilan programa, eta hainbat fasetan garatuko da:
- Aktibatu: coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
- Prestakuntza transbertsala: marka pertsonala.
- Kokatu: 200 orduko praktikak eskualdeko enpresa batean.
Hazilan programaren helburua da enplegagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.
Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikoaren edo 688 87 35 89 telefono zenbakiaren bidez.