2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako bosgarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek irailaren 12rako; 09:00etatik 11:00etara izango da saioa, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko asmoz, Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldia egingo dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.
Saio horretan parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko industria enpresa guztiak; izan ere, jardunaldiaren helburua da ingurumen-lege-esparrua eta industria-jarduerei eska diezazkiekeen legezko betebehar nagusiak ezagutaraztea, beti ere haien ezaugarrien arabera. Parte hartzaileek, besteak beste, hondakinen, ontzien, atmosferako kutsaduraren edota isurketen inguruan egun indarrean dagoen legediari buruzko informazioa jasoko dute, baita dituzten zalantzak argitu ere.
Saioan parte hartzeko interesa duten enpresek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko dute izena, baita urriaren 10ean egingo duten jardunaldirako ere. Hain zuzen, azken egun horretan eskainiko duten saioan atzerritartasunaz arituko dira, 09:00etatik 11:00etara.