Hazilan programa irailean jarriko da martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko uzt. 29a, 10:23

Langabezian dauden eta erdi mailako zein goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzentzen da, eta lanean hasteko aukera  bat izan daiteke.

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean Hazilan programa martxan jarriko da, eta fase ezberdinetan garatuko da:

  • Aktibatu: coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
  • Prestakuntza transbertsala: marka pertsonala.
  • Kokatu: 200 orduko praktikak eskualdeko enpresa batean.

Hazilan programaren helburua enpleagarritasuna hobetzea da eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikoaren edo 688 87 35 89 telefono zenbakiaren bidez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide